Gau beltza · Itzalitako kalabazka berpiztera goaz!

2020-10-13
Egunerokotasunarekin hautsi eta bestelako bizipenak izateko aukera eskaintzen digute jaiek. Elkarrekin ospatuta, ginera, kohesio soziala indartzeko tresna baliotsua dira, komunitatea sortzekoa. Jaiak euskaratik eta euskaraz antolatu eta bizitzearen garrantziaz jabetuta, berreskuratzeko bidea abiatu duen jai baten zabalpenean akuilu lanetan izan dugu Euskaltzaleen Topagunenea, eta gurera ekarri asmoz, beste hainbat eragilerekin elkarlana eginez, herri eta eskualdera egokitu asmoz ibili gara lanean azken hilabeteotan. 2020an zehar Sorginlarrenek herriko eta eskualdeko beste eragile batzuekin elkarlanean erritualaren inguruko hausnarketa egin ostean, gaiaren inguruan lanean jarri ginen, baliabideak sortuz zein ekimen ezberdinak antolatzeko bideak aztertuz. Aurki izango duzue emaitzaren berri. Eta zuek? Zer ospatzen duzue? Bideoaren inguruko informazioa: Irudiak, edizioa eta gidoa Sorginlarren elkartearenak dira, musika ordea, Aiaraldea Ekintzen Faktoriak ekoiztutakoa da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak