Alpeak Pedalka 9

2019-01-21
Goienan emandako saioa (*Etxeko kamera batekin eta modu inprobisatuan egindako grabaketak –2012an–, ez kalitate onenekoak, baina...). Genevan hasi eta Mediterraneo itsasoan amaitutako bidaia, bizikletaz, Alpeak zeharkatuz. Bederatzigarren atala. Cayole mendatean behera hasten da atal hau, eta laster helduko da hurrengo mendatea: Valberg; mendate deserosoa, ezaugarriengatik eta eguraldiagatik, 30 gradu inguru izango baitziren hura igo nuenean. Askoz gusturago igo nuen hurrengo portua, politagoa ere bazen Couillole izenekoa, eta goian hainbat txakur eta artzaina, 1.400 ardirekin; 1.400, bai! Polita, baita ere, Roubion herrixka, harkaitzetik zintzilik balego moduan. Eta atal honetan Europako ur-jauzi handienetakoa ere ikusiko dugu, Anglierekoa, 100 metrorekin.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak