#TPGNSozialista | Mailu Honen Zarata. J Martina.

2022-07-11
MAILU HONEN ZARATA 2022ko Gazte Topagune Sozialistaren bideoklipa, J Martina taldearen eskutik Hitzak: Esango digute ez garela inor Ez dela posible, eta egoteko hor Etsaiari hartuaz eskua jator Promesaren ostean miseria dator Lur zingiratsuak, garaiak ere bai Surik ez dago baina egurra nonahi Egunak joaten dira hurrengoaren zain Hau eman digute baina ez dugu nahi Entzuten al duzu Lehertzear da ta Hedatzen ari da Mailu honen zarata Eroriko dira, eroriko dira Zimendu zaharra usteltzen ari da Lehengo garaietako dorre garaienak Eroriko dira, eroriko dira Gaur esan nahi dizut zer abesten dudan Zer amesten dudan, bi munduren gudan Hautu bat egin dugu begiak helmugan Itzulerako zubi denak sutan Zer abesten dudan Zer amesten dudan Bi munduren gudan Begiak helmugan Esango digute ez garela inor Ez dela posible, eta egoteko hor Etsaiari hartuaz eskua jator Promesaren ostean miseria dator Entzuten al duzu kolpeka mailua Ezin da gelditu haren mugimendua Mailua gu gara, gugan da hautua Bakarrik ezin dut, heldu nire eskua Eroriko dira, eroriko dira Zimendu zaharra usteltzen ari da Lehengo garaietako dorre garaienak Eroriko dira, eroriko dira Gaur esan nahi dizut zer abesten dudan Zer amesten dudan, bi munduren gudan Hautu bat egin dugu begiak helmugan Itzulerako zubi denak sutan
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak