Osakidetzako arazoak konpontzeko estrategiarik egokiena

2019-12-11
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak iazko azaroan Osakidetzako zuzendari nagusiaren dimisioak garai berri bat ireki zuela esan zuen, «zerbitzuan behar diren aldaketa estrukturalei ekiteko» Bideo "pedagogiko" honetan zuzendari nagusi berriak arazoak gainditzeko proposatzen dituen aldaketa estrukturalak azaltzen dizkigu. · Lanpostu Deialdietan iruzurra dagoela? · Zerbitzuak pribatizatzen ditugula? · Hornidura gasturen bat bikoizten dela? · PAC bat hemen eta han ere itxi? · Plazarik gabeko lanpostuak daudela? · Negoziazio kolektiboa nahi? (OHARRA: Pertsonajeak benetakoak dira, ez da deepfake bat. Hain zuzen ere gaur egun EAJko EBBren lehendakaria den Andoni Ortuzar eta Osakidetzako zuzendari nagusia den Juan Diego 2008an hurrenez hurren EITBko zuzendari nagusia eta zuzendari kudeatzaile zirenean, komunikabide publikoaren kudeaketa estrategiaren aldaketa iragartzeko bideo bat egitea agindu zuten. Diru publikoz garesti ordaindutako bideo haren estraktoak erabili dira hemen).
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak