Miren Agur Meabe euskaltzain osoaren sarrera-hitzaldia (laburpen-bideoa)

2023-04-26
- 2022ko otsailaren 25ean, Euskaltzaindiak euskaltzain oso izendatu zuen Miren Agur Meabe idazle lekeitiarra, eta pasa den larunbatean, sarrera-hitzaldia irakurri zuen sorterrian. Euskara eta literaturaren ateak zabaldu zizkioten pertsonak omendu nahi izan zituen irakurraldian: herriko basilikan eginiko lehen irakurketak, Labayru, Xabier Kintana, Eusebio Erkiaga... Ostean, kresalez blaitutako bere ibilbide poetikoa aletu zuen, luze-zabal. - Azkenik, euskaltzain berriak karguaren zina egin zuen euskaltzain, erakundeen ordezkari eta herritarren aurrean: “Euskaltzaindiaren xede eta helburuei eta euskaltzain izateari dagozkien eginkizunak zintzo eta leialki beteko ditudala neure hitza ematen dut”. -Albistea osorik, hemen: https://labur.eus/MOwNs - Euskaltzaindiaren beste sare sozialak: TWITTER: https://twitter.com/plazaberri FACEBOOK: https://www.facebook.com/prentsazerb.euskaltzaindia INSTAGRAM: https://www.instagram.com/euskaltzaindia_/ - Webgunea: WWW.EUSKALTZAINDIA.EUS
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak