AMUA TEASERRA. KOMEDIA SENTIMENTAL POLITIKOA. AXUT!!

2021-05-06
Maite Larburu · Manex Fuchs · Ximun Fuchs “Maitasuna ekintzetan gauzatzen duk. Ez emozio edo sentimenduetan... horiek beren kabuz bizi dituk, joan etorrian dabiltza” SINOPSIA: Anak bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatian, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean noraino joan gaitezke? LANTALDEA: Zuzendaritza: Ximun Fuchs Aktoreak: Maite Larburu, Manex Fuchs, Ximun Fuchs Idazkera: Arantxa Hirigoyen, Maite Larburu, Manex eta Ximun Fuchs Musika: Maite Larburu Koreografia: Philippe Ducou Eszenografia eta jantziak: Fran Dussourd Eszenografia laguntzailea: Ponpon Argiztapen diseinua eta teknika: Aitz Amilibia Teknika laguntzailea: Ieltxu Ostolaza Soinu diseinua: Philippe Barandiaran Bideo sorkuntza: Eñaut Castagnet Kartela eta argazkiak: Ainhoa Resano Diseinu grafikoa: Roberto Quintana Ekoizpena: Iasone Parada, Argi Perurena Banaketa: Irantzu Azpeitia Mediazioa: Arantxa Hirigoyen
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak