Sukasuan - AZAB

2021-12-27
Sukasuan taldearen AZAB abestiaren bideo ofiziala. Abestiaren grabaketa: Nebula Studios. Nahasketa: Jean Phocas. Irudiak: Sonia Aguayo eta Unai Martin. Muntaia: Unai Martin. Eskerrak: Eneko eta Hekthor. Letra: Txikia zinenetik egundoko arazoak orain handitu zara ta zu zara arazorik handiena. Behin ta berriz saiatzen zara, baina mundua ez dago eginda zure neurrira. Inork etzaitu maite dio zure buruak drogekin ixiltzen duzu bera ixiltzen ez bada, konponbideen bila eman zenitun urteak baina gizarteak etzintuen lagundu eta… Zipaio bilakatu zinen, orain danek dakite ondo nork agintzen duen hemen. Harro zabiltzan arren, barruko amorrua ateratzerakoan ezin duzu eten. Pertsona ona zara baina hala ere moralak ez du lekurik polizian barne eta zure nagusiak agintzen duenean zure pentsamoldea aldatzen da hala behar bada. Hasieran errez egiten zenuen lan berriaren motibazioa zela medio baina komisarian ikusi medioak eta hortik aurrera jarri zinen serio: zalantza bakoitzeko porra atera, haurtzaroko gabeziak gaitasun egitera, jabeen izenean pausu bat ez atzera, edonork ezin du izan zipaio jarrera…. Gestionatu gabeko traumak behar dira, ideologia falta are gutxiago gorria, bira eman ideiei, arazoei distira, jarrera arbitrarioa sartzeko harira. Baina tira, opoak gainditu behar dira: galderetan galtzen dira izangaien erdia eta beira, saiatzen diren guztiak amankomunean dute gainezka duten hira. Zure pose traketsak sortzen du gure algara etorri gure atzetik nonahi, hemendik hara. Antzaz lortu duzu, nahi zenuena zara baina halere ispiluak ematen dizu ikara eta amuak, helduta dauka zure ahoa uniformeak ez du bilakatzen astoa. Kanpotik haserrea barnetik malkoak zu zara arrapatu nahi zenuen gaiztoa. Ig: @suukasuan E-posta: sukasuantaldea@gmail.com
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak