#KilometroTrabestia Making off

2019-04-15
Gure mundua txikiegia dela esan digute sarri, baina guri, hemen jaiotzea egokitu zitzaigun. Gure jatorriak gutxiesten saiatu dira, baina zu eta biok une batez koinziditu ahal izateko lerrokatu ziren historiaren gora beherak. Ni jaiotzen hasia nintzela, zuk bizitzari agur esan behar izan zenion. Nire lau eguneko gorputz biluzia arropa larrosekin janzten hasi zirenean, zuri bortizki kendu zizkizuten arropak, bala batek zeharkatutako gorpu biluzi bat besterik ez utziz. Baina, guretzat ez zinen sekula joan, Francis. Zuk utzitako ausardiaz baliatu gara asko gure identitate propioa erakitzeko. Munduari buelta ematera etorritako Stonewall bezala, zure erailketak eragindako amorrua harrotasun bilakatu da eta zure memoria sekula zikin ez dezaten arduratuko gara. Poliziaren bala batek akatu zintuen eta hargatik ez gara sekula egongo abesti batekin armak darabiltenen politika genozidak zuritu nahi dituztenekin. Zure gorputza nahi zenuen erara janzteagatik akatu zituzten eta hargatik ez dugu sekula onartuko gure gorputzekin komerzializatu nahi dutenen sistema merkantilista. Zu zinena izateagatik akatu zintuzten eta hargatik beti egonen gara euren identititatea modu askean eraiki nahi izateagatik zapalduak eta baztertuak diren horien ondoan, soilik horrela uler daitekelako harrotasuna. Hau ez delako moda bat, gu ez garelako moda bat. Gu zapalduak gara. Gu transbollomarikak gara, gu trabestiak gara, gu migranteak gara, gu nahi duguna gara; identitate propioa duen hizkuntza zapaldu bateko herri txiki bateko identitate zapalduak gara eta harro gaude. Running modan dagoenean, gu Korrika egiten duen herrikoak garelako eta harro, Korrika hasiko dugu takoien errebolta.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak