Aprender euskera cantando: Maritxu nora zoaz?

2019-01-23
Instagrameko like, atsegin dut, mezu pribatu eta horrelakorik ez zen garaietan, gazteek nola ligatzen zuten? Millenialak harrituta geratuko dira, baina bazen sasoi bat gazteak aurrez aurre ezagutzen zirena. Kalabaza edo kuiak jasotzeko beldurrik gabe, gustuko zenuen neska edo mutilarengana jo eta tontakerietan hasten zinen, aurrekoaren atentzioa deitu nahian, indiolarren teknika deitzen genion. Gaur egun, elkar ezagutzeko, curriculum vitaea aurkeztu beharra dagoela ematen du, jarraitzaile kopuru, ikasketa eta lanbidean dituzun betebeharrak azalduz. Iraganera joango gara, eta euskal herrian aintzina nola ligatzen zen ikusiko dugu. Horretarako abesti herrikoi bat entzun eta aztertuko dugu: Maritxu nora zoaz? abesti mitikoa. Maritxu nora zoaz eder galant h ori? Iturrira Bartolo nahi badezu etorri Iturrian zer dago? Ardotxo txuria Biok edango degu nahi degun guztia. Maritxu a donde vas tan guapa y elegante A la fuente Bartolo, si quieres venir En la fuente que hay? Vinito blanco Los dos beberemos todo lo que queramos. Maritxu, zuregana biltzen naizenian, poza sentitutzen det nere barrenian Bartolo, nik ere det atsegin hartutzen ur bila nuanian banauzu laguntzen Maritxu,cuando estoy a tu vera, noto felicidad dentro de mi Bartolo,yo tambien te estoy cogiendo cariño por que me ayudas cuando voy a por agua Maritxu, nere aurrez ez jarri serio zuri dizudalako zenbait amorio. par irri gogozkoa*(gozozkoa txarto dago) egiten badezu bihotza atseginez betetzen didazu. Maritxu, delante mio no te pongas serio ya que siento cierto amor hacia ti. si me haces una sonrisa dulce me llenas el corazón de bienestar. *Bideoan gozozkoa idatzi dut gogozkoa idatzi beharrean En el vídeo he escrito "gozozkoa" en vez de "gogozkoa". Así que sería "una sonrisa con ganas" en vez de "una sonrisa dulce". Abestia: herrikoia Abeslariak: Urko (neskaren izena baten batek badaki, esan diezadala mesedez)
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak