GUREAN GAUR: errepresioaren aurrean, hautes zerrenda bateratuaren aukera Katalunian

2017-11-03
Aurreikuspenik txarrenak bete ziren atzo Madrilen Kataluniako Gobernu legitimoko lehendakariordea eta zazpi kontseilariak kartzelara bidaltzeko Auzitegi Nazionaleko Lamela epaile instruktoreak hartutako erabakiarekin. Edonola ere, ez dirudi prozesu katalana etetea lortuko dutenik, abenduaren 21eko hauteskundeei begira, zerrenda bateratua osatzeko asmoa agertu dutelako PDeCATek eta ERCk. Ezin da ahaztu alderdi eta mugimenduak legez kanpo uzteko mehatxua ere mahai gainean dagoela, alderdi espainiarrek CUP bera jarri dute jomugan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak