"Mundu bat Ahoz Aho" dokumentala

2018-05-02
Mendez mende, idatziz transmititu izan da herri baten historia ofiziala. Baina historia ofizialaren ertzetan badira bestelako ahots batzuk ere, ahoz aho hedatzen direnak eta inprobisatu diren leku eta momentu horri dagozkionak. Kantu inprobisatuak forma eta ahots ugari hartzen ditu munduko bazter bakoitzean. Baina, XXI mendean ere, zenbait gizartetan behar-beharrezkoa da liburuetan agertzen ez diren begiradak adierazteko. Hasi Euskal Herritik eta Mexikora; Sardiniatik Kurdistanera, inprobisatzaile bakoitzak bere izaera emango dio kantu inprobisatuari; eta kantu inprobisatuak munduari begiratzeko talaia berezi bakoitzaren berri emango digu. Kantua ardatz hartuta, kultura ofizialean agertzen ez diren ahotsetan barrena bidaiatuko dugu dokumental honetan, eta, bide batez, kultura bakoitzak emakumearen presentziaz eta transmisioaz daukan ikuspegiaren berri izango dugu, sortzaileen bizipen pertsonalen eta hausnarketen bidez. [EU] Mintzolak, Kulturartea atalaren bidez, bertsolaritza mundu mailan ezagutarazi eta Euskal Herrian munduko beste kantu inprobisatuen berri ematea du helburu, kantu inprobisatuen arteko elkartrukea sustatu eta euskara munduko plazara ateraz. [ES] El objetivo de Mintzola es, a través de Kulturartea, difundir el bertsolarismo a nivel mundial y fomentar el intercambio entre los distintos cantos improvisados. [FR] L'objectif de Mintzola est, à travers Kulturartea, de diffuser le bertsolarisme dans le monde et de encourager les échanges entre les différents chants improvisés. [ENG] Through Kulturartea, the objective of Mintzola is to raise awareness about bertsolaritza internationally and to encourage an exchange between the different forms of improvised verse singing.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak