Gaur arratsaldean, eskualdera etorri diren haur sahararrei agurtzeko festa bat antolatu du Tolosaldea Sahararekin elkarteak. Haurrez gain, harrera familietako kideak nahiz eragile desberdinetako kideak bildu dira bertan. Ekitaldi politikoaren amaieran, haurrek aurrez prestatuta zuten sorpresa bat eskaini diete bertaratu direnei.