AEBetako hauteskundeen kanpainaren itxiera aztergai
2020-11-02
www.berria.eus | Ordu gutxi batzuk baino ez dira geratzen AEBetako presidentetzarako hauteskundeetako. Bihar bozkatuko dute estatubatuarrek Donald Trump errepublikanoaren eta Joe Biden demokrataren artean. Kanpaina luze baten ondoren, herritarrek Hautatzaileen Batzarra osatuko duten konpromisarioak aukeratuko dituzte, eta BERRIAk luze eta zabal jarraituko du hauteskunde gaua, asteazken goizaldeko 02:00etatik aurrera. Arantxa Elizegi Egilegor BERRIAren berriemale bereziak Floridatik jarraituko ditu emaitzak, eta erabakigarria izango den estatu horretatik emango du Trumpen edo Bidenen garaipenaren berri. Gaur Amagoia Mujika Tolaretxipi BERRIAko zuzendariordearekin kanpainaren itxieraren berri eman du.