Denborak (Benito Lertxundi)

2021-12-23
Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Denborak aldatzen dira denborak aidatzen doaz denboragileak ari dira denbora berria prestatzen; eta zu, jadanik, hezituta zaude zure denboraren ariketarako gizalege berrien baitan sinismen lausoz. Eskaparate berria irikita dago, bertan, izkribu dizdiratsuan irakur dezakezu: " etorkizuna zurea da", eta atzekaldean, mundu koloretsu bat dago eta zureganatu nahi zenduke zure bizitzaren arrastoa uztearren. Sartuko zara; eta esku batzuengandik zure denbora ttipiaren araudia jasoko duzu; eta oroimena, arriskuaz ohartarazteko sortua zena, garaiko xedeak bereganatzen lanpetuegia izango da ta etzaitu ohartaraziko laberintoaren atarian zarenean. Eta denborak aldatuz joanen dira; denboragile berriek liluramendu berriak sortuko dituzte, eta zuk, zure denbora zaharkituaren hatzaparretan, auzirik gabeko gudaria, menpeko aberea, nehoiz ulertu gabeko askatasunaren kantura joko duzu, bizitza iheskorraren ardo mikatzetik edaten duzun artean. Eta zure denboraren ikuspidea duzula esango duzu. Bainan, zilegi bekit esatea, ez dela denboraren morrontzarik deus adierazi duenik; eta edozein argi izpiaz ohartu ahal izan zinenean, hura, ernaitasun domagaitzetik jalgia izan zen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak