Kritika auzi morala zaigu – SPOT ARTEKA / GEDAR

2020-12-21
2020arekin batera jarri genuen martxan ARTEKA hilabetekaria. GEDAR LANGILE KAZETA proiektua sendotu asmoz sortutako aldizkariak analisiak, testigantzak eta hamaika errealitateren kronikak eraman ditu, hilero hilero, ehunka etxe, elkargune eta bazterretara. Hainbat eta hainbat kideren lanari eta harpidetu guztien konfiantzari esker, harrotasunez begiratzen diogu urtebeteko ibilbideari eta ilusioz aurretik dugun bideari. Izan ere, lehen urte honetan hamaika zailtasun topatu arren, Mugimendu Sozialista osoak erakutsitako determinazio berarekin jarraitu nahi izan dugu lanean, oztopoak oztopo. Bizi dugun egoera makurraren aurrean, ARTEKAk egiten duen lanaren beharrezkotasuna are nabariagoa zaigu. Ardura horrekin helduko diogu urte berriari, inertzian haustura zabaltzen jarraitzeko. Proiektua sendotzen laguntzeko, egin zaitez harpide eta jaso ARTEKA hilero zure etxean. Zinez garai ilunak bizi ditugu. Kritika, auzi morala zaigu. Harpide egiteko sartu https://gedar.eus/harpidetza helbidean Twitter: @GedarLangileKZ / @Arteka_Gedar Instagram: @Gedar.eus / @arteka_gedar Facebook: gedar.eus / arteka
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak