Ikatzeko itxiera

2021-09-23
Irutxulo.hitza.eus | Parte Zaharreko Ikatz kalean jende pilaketa handiak eta hainbat istilu izan dira udatik hona, eta Ikatz kaleko tabernariak egoerarekin "aspertuta" daude. Horregatik, protesta moduan eta udalari neurriak hartu ditzala eskatzeko, Ikatzeko tabernak itxi egin dituzte gaur, hilaren 23an, 20:00etatik aurrera. Belea, Kai, Aurresku, Belfast, Ilargi, Urka-Mendi, Urraki eta Herria establezimenduek hartu dute parte protestan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak