Bizitzen ikastea (Gontzal Mendibil)

2020-04-23
http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Adinean aurrera doan lagun handi bati bisita egin diot gaur goizean, kopeta zeharo ilun, begiak triste zeuzkan. esperantzaren ezdeusean, Aurreneko betiko itaun leloa egin diot bertan zer moduz zaude, zelan zeurean? bere begirada leunean erantzun dit ondo, baina zakua lepoan, 2 esp Bizitzaren zentzuaz, bizitzak ekarri leikenagaz mintzatu gara luzaroan, Jakintzaren Iturri agortezina dugularik geure baitan. Bizitzen ikastea, bidean ezagutza hartzea da Bizitzen ikastea, ezbeharrak gainditzea da Bizitzen ikastea, nork bere bidea aurkitzea da. Bizitzen ikastea, sentituz sentiaraztea da. Lagunaren jakintasunean ta neure ez jakintasunean entzutea otu zait ikasbidean Dakizuna ez dakizuna baino gutxiago dela dakizunean jakintsu zara ezjakintasunean. Bizitzen ikastea, egunoro arriskatzea da Bizitzen ikastea, erabakiak hartzea da Bizitzen ikastea norberengan sinestea da ,, zeure lekua bilatzea da ,, umiltasunez jokatzea da ,, zahaar on egitea da ,, beldurrak uxatzea da
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak