#Gaztezulo200 festaren laburpen bideoa

2018-11-29
#Gaztezulo200 festaren laburpen bideoa BIRA PRODUKZIOAKen eskutik. (biraprodukzioak.eus) Kamera eta muntaia: Beñat Iturrioz @akurijauna // Musika: 'Zea Mays- Elektrizitatea' 2018ko azaroaren 25ean Bilboko Kafe Antzokian Zea Mays, Liher, Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo, Xabi Bandini eta Jon Basaguren. Aurkezlea: Aneguria _______________________ "Eskerrik asko atzoko ospakizun berezi honetara gerturatu zineten harpidedun, irakurle, lagun, parrandazale, familia, jarraitzaile, musikazale... urte guzti hauetan zehar bidelagun izaten ari zareten guztiei azken finean. Eta eskerrik asko gerturatu ez arren, ZERO SARRERA erosi zenuten guztioi. Eskerrik asko Xabi Solano, Zuriñe Hidalgo, Xabi Bandini, Jon Basaguren eta Liher taldeko kideei. Beste behin sekulako artistak zaretela erakutsi diguzuelako eta atzoko erakustaldia primerakoa izan zelako! Biba zuek! Talentu guzti horren artean, besteen baimenaz, eskerrik irmoena Zea Mays-ekoei: musikaren arloan handienen artean zaudetela maiz frogatu duzuen arren, erakutsi duzuen eskuzabaltasuna, prestutasuna eta profesionaltasunari esker, pertsona bezala lehen mailakoak zaretela egiaztatu baitzenuten! Esker berezia baita ere, Grises-ekoei; gaixotasun arazo bat medio, azken unean parte hartu ez zenuten arren, plazera izan baita hilabete hauetako prestakuntzan eman dituzuen erraztasun guztiekin aurrera jarraitzea! Eskerrik asko, nola ez, Aneguria! festari eman zenion ukitu berezi eta bakarrengatik. Eskerrik asko Galder Izagirre. Gauzak korapilatzen hasi zirenean, zure laguntza eskaini zenigulako. Eskerrik asko Lur, zuri esker dena primeran atera delako! Eskerrik asko Artzai; GAZTEZULO lantaldearen partez besarkadarik handiena familiako guztiei eta eutsi gogor! Eskerrik asko telebista errusiarrari (ez da txantxa) GAZTEZULO festaren berri emateagatik eta guztiak zur eta lur uzteagatik! Eskerrik asko Beñat Iturrioz eta BIRA produkzioko lantaldeari. Segi horren fin, etorkizun oparoa baituzue aurretik. Eskerrik asko GAZTEAko lantalde osoari, promozioan beharrezkoa genuen azken bultzada horrekin lagundu diguzuelako. Eskerrik asko Olrait Studio-ko Beñat Rodriguez. Festa iragartzen zuen zure poster bikainak Euskal Herriko txoko guztietatik bidaiatu duelako. Eta eskerrak bereziki zuei: Altsasuko Gurasoak. 200. zenbakiaren aitzakiaz, atzean ezagutu duguna deskribaezina izan delako. Inoiz ahaztuko ez ditugun uneak bizi ditugu. Barreak, isiluneak eta malkoak egon dira, emozio zurrunbilo etengabean. Gogorra izan da, baina aldi berean polita eta batez ere oso aberasgarria. Eskerrik asko, modu batean ala bestean, laguntza eta babesa eskaini diguzuen guztioi! GAZTEZULO 200 amaitu da, baina txikitasunaren handitasuna aldarrikatzen dugun bitartean etorkizunean ospakizun gehiagotan ikusiko garelakoan... ESKERRIK ASKO
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak