Su ñimiño bat (Mikel Urdangarin)

2022-04-11
Bideoklip originala: https://youtu.be/tqzs0Lt-0GM Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 Su ñimiño bat Mikel Urdangarinek 2021eko udazkenean sortutako abestia da. 25 urte betetzen dira Urdangarinek Haitzetan lana argitaratu zuenetik. 2021eko azaroaren 26an Haitzetanen birrargitaralpena egingo du eta Su ñimiño bat abestia diskoan agertuko da. "Su nimiño bat" kantan Mikelek bere taldea du lagun: Koldo Uriarte, Rafa Rueda, Nika Bitchiasvili, Jon Cañaveras, Ander Hurtado de Saratxo eta Alison Keable. Gainera, gonbidatu berezi bat ere du oraingoan akordeoian: Josu Zabala, Hertzainak taldeko kide ohia. Zirriborro ekoiztetxeak eta Oier Aranzabalek (*Zart) egindako bideoklipa, urrian grabatu zuten Bilboko Kafe Antzokian. Abestiaren grabaketa eta nahasketak, aldiz, Koba Estudioko Xapnek egin ditu. :::::: Su ñimiño bat Aurki beteko dira 25 urte haitzetan argitaratu nuenetik. Oharkabean joan den ia mende laurdena. Oinez hasi orduko etengabeko bidegurutzetara ekarri nauen pausua. Gaur urteurren bereziaren ateetan jarri nauen pausua. Asko idatz nezake denbora guzti honetan bizitakoaz, gehiegi ziurrenik. Beraz, ideia bakarrari helduko diot pentsamendu hau azal dezadan. Inoiz hala sentitu bada ere sekula bakarrik egon ez den bakarlaria naiz. Denetarik bizi izan dut, ospakizun handiak, suziriak, uholdeak, desertua, baso berdea...kontraste handiko iruditegia. Eta, inoiz ere, bakarrik sentitu naiz oso musikaren bidaia intentso honetan. Baina azken hau sentipena baino ez da, ez du zertan egia izan. Izan ere, banitateak engainura garamatza sarri, tentagarri egiteraino, ez garen hori sinisteraino, ez den hura bizitzeraino. Eta ez da egia. Egoera zailenetan ere, gutxienez nire buruarekin egon izan naiz beti. Eta norbere baitan norbera baino jende eta mundu gehiago bizi dira. Ez gaude bakarrik. Nire ahotsa, nire kemena eta indarra ez dira neureak bakarrik, ezta neure beldurrak ere. Nigan bizi diren arbaso eta lagunenak ere badira. Ezagutzen ez ditudan baina nolabait ere ondoan bizi diren mundu eta jende batenak ere badira. Horiek guztiak dira oraindik nigan bizirik dirauen su ñimiñoa. ▶ SU ÑIMIÑO BAT - Abestiaren letra "Etxetik partitzear baletor zalantza mamu zaharrak zirika, hotzikara latza betor kemena, betor arbasoen kemena oinez hasi orduko baletor dardara pausu bati hurrena balitzaio falta hautsi dezala, hautsi buruak tranpa hautsi dezala hautsi buruak tranpa badatoz gerrariak, badatoz zaldi erraldoien gainean, milaka datoz herio danborrek hots beldurrik ez eta zain egon deskuidoz noraezak hartzen bazaitu ipar haizerik ez eta belak huts bihur dadila izua olatu etsia lema, nekea erramu gaba beltzean itsu gelditzen bazara ez zeru eta ez lur gelditzen bazara argitxo bat piztuko dizut lehio ondoan su nimiño bat bihotz ondoan badatoz otsoak, badatoz ezpatak airean zuzen zugana datoz herio danborrek hots ez ikaratu ta zain egon egon Hortxe aurkituko nauzu bidean bidezidorrean, ibar luzean baso berdean, porlanezko oihanean su nimiño bat bihotz ondoan" http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak