Garabide - 2019 urteko laburpena

2019-12-20
Garabide hizkuntza lankidetzarako Gobernuz Kanpoko Erakundea da. Beraz, kooperazioan lan egiten dugu Hegoaldeko herriekin, baina lankidetza hori hizkuntzatik abiatzea da guk proposatzen dugun berrikuntza, hizkuntzen biziberritze esperientzien trukea oinarri hartuta. Herri indigenetako hizkuntzen biziberritzean jartzeari deitzen diogu hizkuntza lankidetza. Zergatik? Euskal Herriak munduarekin partekatzeko esperientziarik edo jardunbiderik badu, hori euskararen biziberritze esperientzia delako eta uste dugulako gure ardura dela munduko herriekin hori partekatzea. Bideo honetan 2019 urtean aurrera eramandako proiektu nagusiak bildu ditugu. Bideoaren egilea: Maialen Sobrino. Xehetasun gehiago: - Webgunea: http://www.garabide.eus - Twitter: http://twitter.com/garabide - Facebook: http://facebook.com/garabide.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak