Eleak-Libre eta Aiuri Antiespezistak salatu dute Mozal Legea aplikatu izana

2018-06-04
Santo Tomasetan erresistentzia pasiboz, Ursula txerriaren erakusketa galarazten saiatzeagatik, 7200€ euroko isuna jarri diete Askekintzako ekintzan parte hartu zuten kide antiespezistei. Egoera hau salatzeko, Aiuri Antiespezistako militanteek, Eleak Librerekin batera, prentsaurreko bat eskaini du gaur. Aiuri Antiespezistako hiru kide izan ziren ekintza horretan. Gaur, ekainak 1, Aiuri Antiespezista kolektiboak eta Eibarko Libre taldeak komunikatu bat irakurri dute Ermuko plazan arratsaldeko 19:00retan. Bertan, erresistentzia pasiboa praktikan jartzeagatik , Mozal legea aplikatu diotela salatu du Aiuri Antiespezistak. Erresistentzia pasibo baten bidez Euskal Herriko mugimendu antiespezistako 12 kideek Ursula txerriaren erakusketa galarazi nahi izan zuten. Aske izan nahi duen norbanako sentikor bat 12 orduz, objektu gisa plaza batean erakustea salatuz. Ekintzaren ondorioz, hamabi pertsona zigortu dituzte mozal legearekin, guztira 7200€ isuna ezarriz. Auri Antiespezistako militanteek azaldu dute ekintzan parte hartu zutela, eta ondorioz 1800€rekin zigortuak izan direla.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak