Emakumeak bertso munduan, Martin Ugalde Foroa

2019-06-05
Uxue Alberdiren Kontrako eztarritik. Emakume bertsolarien testigantzak liburua esku artean hartu, eta, Alberdi beraren, Jone Uriaren, Miren Artetxeren eta Nerea Ibarzabalen parte hartzearekin, bertso munduan emakume gorputzez sartzeak zer bortxa eta zer zigor dakartzan aztertuko dugu, eta ikusi bortxa horren aurka ahalduntzeko zer bide hasiak diren jorratzen bertsolariok. Bertsolaritza praktika sozial bat da, eta, horrenbestez, gizartea bezain heteropatriarkala, baina bertsolaritza mugimendu sozial bat ere bada, eta, beraz, baita gizarte berdinzaleago bat mamitzeko leku eraginkor bat ere. Honako hauek parte hartuko dute mahai inguruan: Uxue Alberdi, Miren Artetxe, Jone Uria eta Nerea Ibarzabal bertsolariak Lorea Agirre Jakin aldizkariko zuzendariak gidatuko du solasaldia.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak