JON MAIA - KANTU HAU KANTATU

2022-12-20
JON MAIA - KANTU HAU KANTATU ------------------ Oskorrik ez balu Aresti hura grabatu Letek bizigaia izar bilakatu. Lourdes Iriondo ez balitz ausartu izebak ez balit zinta hura kendu ez balitz Hertzainak, ez balitz Kortatu Lujanbio ez balitz Maialeneratu Xalbador ez balitz txistutan altxatu nik ez nuke zertan kantu hau kantatu Eta Amurizak ez balu predikatu gaur milaka gara haseran lau katu aita hil akatu izan ez bagenu barkatu baina atzerago, geratu Gernika ez balute bonbardeatu eta Euskal Herria militarizatu hildakoak izen gabe lurperatu hizkuntza, jendea zigortu, zanpatu haurrak umilatu herri bat ukatu ipuin eta kantu denak debekatu zituzten lurrera ez bagenu migratu nik ez nuke zertan kantu hau kantatu aurreko guztia ez balitz gertatu Kausalitateak bidegurutzeak, ateak Ez balute hitz egin nahiz ta debekatu Ez balute sortu nahiz ta ez kobratu ez balute amestu, ez balute asmatu ez balitz bertso bat zauri haien patu maite dudan eran ez banu maitatu nik ez nuke zertan kantu hau kantatu aukera izanik, ez banu hautatu nik ez nuke zertan kantu hau kantatu ez banu Barkoxe gauez bisitatu nik ez nuke zertan kantu hau kantatu ez banintz uharte hartan ontziratu nik ez nuke zertan kantu hau kantatu Kausalitateak erabakien kateak ez banintz ausartu ta mugak behartu nahiz ta hanka sartu lehen bertso hura ez banu bukatu… nik ez nuke zertan kantu hau kantatu ez balitz haizea kolpera aldatu ez banu aurkitu, nahiz ta ez bilatu ez banintz infernu zulora bajatu ez banu hainbeste aldiz frakasatu Nik ez nuke zertan kantu hau kantatu etsi izan banu, ez banintz bueltatu beti bera banintz, ez banintz aldatu, probatu ez banu nahiz ta ez gustatu ta inork ez balit eskurik luzatu? barruan neukana ez banu kontatu jarritako marra ez banu pasatu ez banintz sumendi, ez banintz olatu negurik ezean ezin da loratu Zein da Lauaxeta ta Garcia Lorca Cesare Pavese, Pello Errota Bilintx, Ayamonte, Bertold Brecht zortziko txikia, hip hopa gaztetxea, plaza, bertsoa, rocka batzen dituen bizipen puzzlea lotzen dituen soka alabak, lana, borroka eta asteburuero herrien errota Ondarru, Arantza, Zestoa, Algorta, bota, bota, bota Kantatu, kantatu, kantatu ez balitz aurreko guztia gertatu… ez balitz haizea kolpera aldatu nik ez nuke zertan kantu hau kantatu…. ----------------------------- Hitzak: Jon Maia Musika: Nacho Soto Koroa: Elizondoko Abesbatza Ttipia Maïmouna Fofana Musikariak: Txeloa: Pello Ramirez Akordeoia: Gorka Hermosa Teklatuak eta pianoa: Nacho Soto Biolina: Martin Kortaberria Perkusioak: Nerea Quincoces Bideoko partaideak: Elizondoko Abesbatza Ttipia Maïmouna Fofana Bideo zuzendaria: Jon Maia Argazki zuzendaria: Juantxo Sardon Edizioa: Mikel Fuentes Grabaketa estudioa: Elkar Estudioa - Victor Sanchez -------------------------- Kantu honek garenari buruz hausnartzen du, Jon Maiaren begirada pertsonaletik, galdera batetik abiatuta: Nola iristen da Jon kantu hau kantatzera? kausalitateen eta kasualitateen ondorio gara, gure aurrekoek egindakoen ondorio, gertakizun historikoena, erabaki pertsonalena eta nola ez, zoriarena. Errima bakarrean txirikorda eta konkatenazio bihurri bat osatzen duen kantu berri bat -------------------------
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak
urtea
19