Atharratze-Alozeko maskaradak 2022 branletik jauztea eta karakoiltzia

2022-05-20
https://dantzan.eus/bideoak/maskaradak-2022-branletik-jauztea-karakoiltzia Igande honetan Gamere-Zihigan eskainiko dituzten maskaradekin bukatuko da Atharratze-Alozeko gazteen maskarada-egutegi ofiziala. Irudietan lehen maskarada agerraldian, Atharratzen dantzatutako branletik jauztea eta karakoiltzia ikus daitezke. Branletik jauztean aitzindari bakoitzak bere erakustaldia egiten du; bakarkako lanik luzeena izaten da eta une horretan ematen dituzte urratsik zailenak. Jarraian, entseinaria gidari dela soka osatzen dute, anderea aurrekoan eta laborarisa atzeko puntan kokatuta. Sokara arizaleak eta ikusleak batzen dira. Irudiak: Aritz IbaƱez. Atharratze-Alozeko maskaradak, branletik jauztea eta karakoiltzia, 2022-01-16.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak