Curtiseko espetxera martxa

2017-05-21
Dispertsio politika aplikatzen hasi zirela ia 30 urte pasa diren honetan, Espainiako eta Frantziako kartzeletara sei martxa antolatu ditu Ezker Abertzalearen Kalera Kalera dinamikak. Dozenaka autobusetan abiatuko dira ehunka eta ehunka euskal herritar Curtis, Fleury, Picassent, Puerto, Roanne eta Saint Maur kartzeletara. Espetxe bakoitzean ekitaldiak antolatu ditu Kalera Kalerak. SORTUko, Ernaiko eta LAB sindikatuko arduradunek hitzaldiak eskainiko dituzte. Lekuan lekuko zenbait taldek martxekin bat egingo dutela iragarri dute (esaterako SATek Puerton edo Elkartasun Taldea Fleuryn). Martxek berebiziko garrantzia dute. Presoak ez daude bakarrik eta hori esatera joango gara sei espetxeetara. Maite ditugula, kalean nahi ditugula eta horren alde borrokan jarraituko dugula. Apirilaren 8ko armagabetzearen ostean preso politikoen auziari berehalako irtenbidea emateko exigitu nahi dugu. Baionaz geroztik, ez dago aitzakirik: presoen eta iheslarien auziari lehentasuna eman behar zaio, bereziki preso gaixoei, egoera berehala eta behin betiko konpon dadin. Presoak une erabakigarria bizi izaten ari dira. EPPK bere eztabaida mamitsua amaitzen ari da egunotan. Preso politikoen ekarpena funtsezkoa izango da bake eta bizikidetza agertoki berri bat eraikitzeko orduan. SORTUk beraz, presoak babestu behar ditu une honetan, eta babes hori helarazteko SORTUko kideei euren ahalegina biderkatzeko deia egiten diegu. Arkaitz Rodriguez SORTUko bozeramalearen iritziz, estatuen bidegabekeriari aurre egitea posible da eta indarrak biltzeko deia egin du. “Gizarte zibilaren eta eragileen arteko lankidetza bat beharrezkoa da, hemengo erakundeekin batera, presoen auzia konpontzeko akordioetara iristeko”. Era berean, biziarteko kartzela zigorra ahalbidetzen duen 7/2003 zigorra bertan behera gelditzeko exigitu du.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak