Ezpeize: Pettarreko maskaradak 2017 aitzineko puntuak

2017-04-26
https://dantzan.eus/bideoak/ezpeize-pettarreko-maskaradak-2017-aitzineko-puntuak/ Pettarreko maskaradetako aitzindariek barrikadetarako prestatu dituzten aitzineko puntuak erakutsi dizkigute, urratsez urrats. Mathilde Faurie enseinariak, Arantxa Couchinave txerreroak, eta Maitena Daguerre kantiniersak egin eta esan dizkigute puntuekin sortu dituzten konbinazioak. Urtarrilaren 22an abiatu ziren eta heldu den igandean bukatuko dira 2017ko maskaradak Zuberoan. Margot Fauri irakasleak iazko ia urte osoa hartu zien prestaketa prozesuaren nondik norakoak azaldu dizkigu. Irudiak: Eire Vila. Ezpeize, Pettarreko maskaradak, aitzindarien tresnak, 2017-01-22.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak