Drindots - Drindots

2019-08-06
Drindots- Drindots 1. Zu ta ni 0:00:00 2. Xuxu 0:02:50 3. Begietan 0:07:09 4. Diru bila 0:11:02 5. Maritxu 0:14:43 6. Pitxurri 0:18:16 7. Rock’n Rolling 0:22:54 8. Idaho Lazkaon 0:24:45 9. Txirritarenak 0:27:56 10. Jira-bira 0:32:23 Realak lehenengo liga irabazi zuen urtean sortu zen Lazkaoko taldea, 1981ean. Geroztik Euskal Herri osoko plazetan zehar ibili da gelditu gabe. Gure herri errepertorioa eta euskal musikaren doinurik berrienak ongien nahasten dituen taldeetako bat da egun Drindots. Plaza-talde klasikoa izanik, jende gaztez inguratzen joan da, eta indartsu da oraindik ere. 15-16 urterekin hasi ziren gazte haiek 1992 urtea izan zuten arrakastatsuena. Lehen diskoa grabatzearekin plaza askotara iritsi ziren, bai eta irrati eta telebistara ere. Geroztik, beste hiru lan ere plazaratu dituzte. Hona diskografia: Drindots. 1992an, IZ. 984. 1994an. Lagin. Made in Plazan. 1996. IZ. Delilah. 1998. IZ Hauez gain, Kilometroak, Nafarroa Oinez eta horrelako festetarako behin baino gehiagotan egin dituzte kantak. Hasierako musikarien eskarmentuari maila handiko musikarien gaitasuna gehituta, kalitate handiko taldea osatzea lortu dute. Oraingo boskotea honako hauek osatzen dute: Jon Urdangarin: ahotsa eta guitarra. Fredi Pelaez: Teklatuak eta ahotsa. Jon Arruti: baxua eta ahotsa. Joxean Flores: Bateria Mikel Lazkano: gitarra Herri musika, plaza-giroa, musika internazionaleko bertsiorik ezagunenak eta inguruko talde gazteen arrakasta berrienen bertsio onak entzun nahi badituzu, plazan duzu hitzordua. Hirugarren diskoan zioten bezala: “ made in plazan”, plazan dantzatzeko plazan egindako musika.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak