Txapelpekoak (8. saioa)

2017-12-13
www.berria.eus | Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiari buruzko BERRIAren telebista saio berezia. Finalaren aurreko azken saioan, orain dela lau urteko finala gogora ekarri dute Oihana Elduaien eta Miren Garate BERRIAko kazetariek. Txakur Gorria sormen taldeak, berriz, BECeko oholtzan izango diren zortzi bertsolariekin osatu du ilustrazioa. Horrez gain, bi elkarrizketatu izan dira. Alde batetik, azken txapelduna, Amets Arzallus, eta, bestetik, aurtengoari txapela jartzeaz arduratuko dena, Sebastian Lizaso bertsolaria. Bertsozale lokartuek, berriz, finalera nola edo hala sartzen asmatu nahian jarraituko dute.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak