UDALETIK 11-30

2017-11-30
1.- LEKEITIOKO BONOA HERRIKO DENDETAN GASTATZEKO. “Lekeitioko bonoa” Lekeitioko Udalak, Kitto Merkatari Elkartearekin eta Leartibai Garapen Agentziarekin elkarlanean, martxan jarritako ekimena da, besteak beste, herriko merkataritzan kontsumoa suspertzeko helburuarekin. AGURTZANE ESCRIBANO KITTO ELKARTEKO LEHENDAKARIA. Bonoa 10 euroren truke eskuratuko da eta 15 euroko balioa izango du erosketak egitean. Guztira 600 bono jarriko dira zirkulazioan. Bonoak Lekeitioko BBKko orotariko kutxazainean eskuratu ahal izango dira, bono bi kreditu txartel bakoitzeko (Kutxabankeko bezeroek ez dute gainkosturik izango, gainontzekoek 0,60€ bono bakoitzeko). Bonoak 2017ko abenduaren 1etik 2018ko urtarrilaren 6era bitartean erabili ahalko dira, atxikitako dendetan. Denda atxikita dagoen hala ez jakiteko, dendak erakusleihoan izango du kanpainako kartela. 2.- HONDAKIN ORGANIKOAK BATZEKO “LURRETIK LURRERA” KANPAINA HASI DA. Abendutik aurrera,hondakin bilketaren optimizazioan urrats berri bat emango da Lekeition. 5. kontenedore sistema hasiko da martxan. Honen bidez, bai begetala zein animal hondakin organiko guztia batuko da. Kanpainak 3 fase izango ditu: Lehenik eta behin, herritar bakoitzak kanpainari buruzko informazioa azaltzen duen gutuna jasoko du etxean. Ondoren, euren burua aurkeztuko duten hezitzaileak etxez etxe joango dira.  Hauek, Material organikoa birziklatzeko beharrezkoak diren ontzia, poltsa, txartela eta informazio banatuko dute. Herritarrak informatzeko karpak ere jarriko dira. Material organikoentzako 30 edukiontzi marroi jarriko dira herriko gune ezberdinetan. Sistema berri honek hondakin gehiago bereizi eta birziklatzeaz gain, hau da, ingurumenari laguntzeaz gain, hondakinen kudeaketa merketzea ere ekarriko du. 3.-  PALEOLITOA ERAKUSKETA LEKEITION Bizkaiko  kobazuloetako hormetan Paleolito garaiko artea dago. Murgiltze-sistema baten  bidez, hiru  kobazulo bisitatuko dira  era birtualean:   Ventalaperra,   Santimamiñe  eta  Armintxe. Erakusketa hau Lekeition egongo da,   azaroaren  30etik urtarrilaren 7ra arte Barandiaran aretoan. Asteburuetan zabalduko da barikuetan 18:00etatik 20:00etara eta zapatu- domeketan 12:00etatik 14:00etara eta  18:00etatik 20:00etara. Abenduaren 24an eta 31n  goizez  zabalduko da erakusketa. Ikastetxeetako ikasleek ere izango  dute  bisita bereziak egiteko aukera. Informazio gehiago, Lekeitioko Turismo bulegoan. UNAI REMENTERIA. BIZKAIKO AHALDUN NAGUSIA  4.- OSTIRAL HONETAN “KULTURA ANITZEKO AFARI-MERIENDA “  Lekeitioko elkarbizitza lantaldeak, ELKAR HOBETO EZAGUTZEKO ASMOZ “KULTURA ANITZEKO AFARI-MERIENDA “ antolatu du ostiral honetan, 19:00ETAN  GAZTEGUNEAN. BAKARRIK, TALDEAN ZEIN  FAMILIAN etor daiteke eta bakoitzak bere herriko plater bat ekarri behar du denon artean dastatzeko. Izena  emateko Deitu 946034100 telefonora  edo agurtzane-ongintza@lekeitio.eus -era   idatzi. 5. ASESINATO EN EL ORIENT EXPRESS 1935. Orient Express, Europa zeharkatzen duen tren famatua, elurrak gerarazi du. Bagoi batean gizon amerikar baten gorpua hamabi sastadaz hila. Ezinezkoa da hiltzailea kanpotik etorri izana. Bagoi berean bidaiatzen dutenak dira susmagarriak. Nork hil du? Zelan? Zergatik? 6- Eguraldia…. GIRO HOTZAREKIN ETA ZAPARRADEKIN JARRAITUKO DUGU 1.Gaur Itsasaldetik sartu diren hodei trinkoek zaparradak bota dituzte, datozen orduetan sarriago prezipitatuko du. Tenperaturak ez dituzte 8 graduak gainditu. Barikuan negu beteko giroa espero dugu. Zaparradak ez dute etenik izango eta litro asko pilatuko dira. Tarteka trumoia jo dezake txingorrarekin batera. Elur maila behera egin eta 200 metrotan kokatuko da. Larunbat goizean zaparrada trumoitsuekin eta txingorrarekin jarraituko dugu. 200 metrotik gora edurretan botako du. Arratsaldean atertzera egin du. igandetik aurrera zeruan hodeiak izango ditugu baina ez du euririk egingo. Goizez hotza egingo du nahiz eta astelehen eta asteartean tenperaturek zertxobait igoko diren.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak