Gazte Sortegiak sormen eskola 2018 2019

2018-06-07
2018-2019 ikasturteko urritik apirilera bitartean “Gazte sortegiak” sormen eskola garatuko da Oihaneder Euskararen Etxean, astelehenero. 14-18 urte bitarteko gazteei zuzenduta, Oihane Pereak, Jon Basagurenek, Unai Lopez de Armentiak eta Maider Oleagak bertsolaritza, musika, antzerkia eta ikus-entzunezkoen laborategiak landuko dituzte bertan, hurrenez hurren. Aurrematrikula egiteko epea zabalik egongo da ekainaren 17ra arte. Behin betiko matrikula irailaren 10etik 24ra egin beharko da. - Info +: https://oihaneder.eus/sormena-bizitzeko-laborategi-gaztea/
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak