Bertso beltzak: lehen eta orain

2022-11-25
HELDU DA EUSKARALDIA eta, euskal gizarte osoarekin batera, Deustuko Unibertsitatean ere murgilduko gara ariketa sozial handi honetan, gure hizkuntza-ohituretan euskararen aldeko aurrerapausoak emateko, leloak dioenez, “hitzez ekiteko garaia” baita. Euskal Gaien Institutuak azaroaren 30erako saio berezi bat antolatu du: “Bertso beltzak: lehen eta orain”, Euskaraldiaren testuinguruan. Jabier Kaltzakorta Deustuko Unibertsitateko irakasle-ikertzaileak “Krimen bertsoak” gaiaren gaineko hitzaldia egingo du eta ondoren bertso saioa izango da. Bertsolariak: -Andoni Egaña -Maialen Lujanbio -Alaia Martin -Julio Soto Gai-jartzailea: Amaia Agirre.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak