Elikagaiak alferrik ez galtzeko proiektua Eibarko Hezkuntza Esparruan

2022-11-03
Hezkuntza zentroetan, lantegietan, egoitzetan... egunero gosaltzen, jaten eta afaltzen ematen duten hainbat jantoki ditugu Debabarrenean. Ehundaka lagunek erabiltzen dituzte jantokietako zerbitzuak eta, ondorioz, elikagai-kopuru handia behar da erabiltzaileen beharrak asetzeko. Horrelako kopuru handiak kudeatzeko orduan gertatzen den bezala, elikagai batzuk alferrik galtzen dira eta zaborrontzian amaitzen dute. Beraz, arazo horri erantzuna emateko asmoz, Debabarreneko Mankomunitateak eta Eibarko Hezkuntza Esparruak jantokietan elikagaien xahutzea saihesteko proiektua jarri dute martxan. #Hondakinak #elikagaiak #xahuketa #HezkuntzaEsparrua #Eibar #eibarETAKITTO
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak