Gabirondo txapeldun, Garaialde gogoan

2018-08-05
180805. Asteasuko Sarobe baserriko sailetan jokatu dute gaur eguerdian Euskal Herriko sega txapelketako finala. Lau segalari aritu dira lehian: Igor Esnaola, Jokin Etxeberria, Andoni Goikoetxea eta Julen Gabirondo. Urnietarra gailendu da eta ostiralean zendu zen Mikel Garaialde lagunari eskaini dio garaipena. Saio hunkigarria izan da segalari guztientzat izan ere, segan aritutakoa baitzen Garaialde gaztea.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak