Publikoa, euskaldun eta propioa. Hezkuntza Legea langileokin eraiki (LAB)

2022-03-17
LABeko Irakaskuntzako Idazkariak, Irati Tobar Eguzkitzak, azaltzen digu zergatik Martxoaren 25ean Hezkuntzako langileok kalera, grebara, aterako garen Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Eraikitzen ari den Hezkuntza Akordioan, eta horretatik aterako den Hezkuntza Legean, langileon ahotsa kontuan har dadin mobilizatuko gara. Une historiko honetan, EAEko Hezkuntzako langilearen % 98 ordezkatzen duten sindikatuok elkartu gara "Publiko, euskaldun eta propioa. Hezkuntza Legea langileokin eraiki" lelopean, Legebiltzarreko Ponentzia batzordetik aurkeztu duten zirriborroa gustukoa ez dugula esateko, eta Parlamentutik aterako den testu berrian eragiteko asmoz. Euskal Eskola Publiko Komunitarioa ortzimugan, ahal den legerik onena eraikitzeko lan egingo dugu.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak