UDALETIK 11- 23

2017-11-23
1.- ALOKAIRUAN ETXEBIZITZA SOZIALAK ESLEITZEKO PROZEDURA MARTXAN. 2017ko azaroaren 10ean egindako Tokiko Gobernu Batzordean SAPUR 5eko A partzelan (Aldamiz Etxebarria 28-30) Udalak dituen etxebizitza sozialak alokairuan esleitzeko prozeduraren oinarriak onartu ziren. Oinarri hauen xedea partzela horretan dauden etxebizitza eta horiei dagokien trasteleku eta garajeak adjudikatzea da txanda ezberdinetan baremazio bidez. Horrez gain, etorkizunean hutsik gera daitezkeen etxebizitzak betetzeko itxarote-zerrenda osatuko da. Eskaerak aurkezteko azken eguna 2017ko abenduaren 15a izango da, berau barne, 14:00ak arte. 2.- 2018.urteko AURREKONTUAK. PARTE HARTU! Udal gobernua 2018ko aurrekontuak lantzen dabil, abenduaren bukaeran aurrekontuok behin betiko onartzeko asmoarekin. 2018ko aurrekontuak 8.294.678,00 eurokoak dira (2017koak 7.824.601,00 eurotakoak). Lekeition erroldatuta bazaude eta adin nagusikoa bazara, abenduaren 11ra arte egin itzazu zure ekarpenak Udaleko edozein bulegotan, 3.- AZAROAK 25. EMAKUMEENGAKO INDARKERIAREN AURKAKO NAZIOARTEKO EGUNA. ALOKAIRUAN ETXEBIZITZA SOZIALAK ESLEITZEKO PROZEDURAREN OINARRIAK ARGITARATU ETA ITXAROTE ZERRENDA OSATZEKO EPEA ZABALDU DA Lekeitioko Udalak berdintasunean oinarritutako eta indarkeria matxistarik gabeko gizartearen alde daukan konpromisoa jarraiki, berdintasunaren aldeko jarrerak eta sentsibilizazioa helburu izango duen ekintza ezberdinak antolatu ditu: - EMAKUNDEk ekoiztutako Volar pelikula zineman emango da abenduaren 13an goizez ikastetxeei zuzenduta eta arratsaldez herritar orori. Dokumentalean parte hartu duten emakume bi ere etorriko dira. - Pasa den urtean egin zen bezala, azaroak 23an, Plenu Txikia ospatuko da ikastetxeetako LH6ko umeek indarkeria matxistaren kontrako Osoko Bilkura irudikatu dute Udaletxean. - Gabonak direla eta, Ipuin eta Liburu ez Sexisten aldeko kanpaina egingo da, 0 -12 urte bitarteko umeen gurasoen artean Gidak zabalduz. 4- EMAKUMEA ETA KIROLA MAHAI INGURUA. Ostiral honetan AZAROAK 24, 19:30etan Kultuetxeko Azkue Aretoan “Emakumea eta kirola” mahai ingurua egongo da Lea Artibai Arraun Taldea eta Isuntza Arraun Elkartearen eskutik. San Juan eta Hibaika Arraun Elkarteko kideak ere Bertan izango dira. OSTIRAL HONETAN 20:30etan KEPA JUNKERA & SORGINAK IKUSGARRI ARETOAN Ostiral honetan Ikusgarri Aretoan KEPA JUNKERA & SORGINAK ikuskizuna ikusteko aukera paregabea izango dugu. Grammy saridun ekoizle eta musikari bilbotarrak, argitaratu berri duen "Maletak" izeneko 22. estudio lana aurkeztuko digu. Eskura ezazu zure sarrera kultur etxean eta Traola estudioan 12€ren truke. LA LIGA DE LA JUSTICIA Supermanek (Henry Cavill) egindako sakrifizioaren ostean, Bruce Wayne-ren (Ben Affleck) ikusmoldea − Batman da izen horren atzean dagoena − erabat aldatuko da. Gizadiarenganako fedeak bultzatuta, eta Man of Steel-en ekintzak inspiratuta, Wayne-k aparteko trebetasuna duten aliatuak biltzeari ekingo dio. Helburua The League of Justice (La liga de la Justicia) sortzea: delinkuenteen aurkako superheroi talde bat, Lurra mehatxu guztietatik defendatuko duena. EGURALDIA GAUR GIRO EGUZKITSUA IZAN DUGU. ABISU HORIA IZAN DUGU HEGOALDEKO HAIZE SAKARRA DELA ETA. TENPERATURA MAXIMOAK 20 GRADUTARA HELDU DIRA. Datozen egunetan eguraldiak okertzera egingo du. Bihar arratsaldetik aurrera fronte bat sartzen joango da eta hodeiak ugarituz joango dira. Larunbatean goizean egingo du euri gehien eta arratsalderako atertzen joango da. Igandean eta astelehenean hodeiak izango ditugu baina ez dugu prezipitaziorik espero astearte arratsalderarte. fronte hotzak tenperaturen beherakada eragingo du eta maximoak asteburuan 12ºC bueltan kokatuko dira minimoak 10ºC tan. Hotzenak aslelehen eta asteartean espero ditugu maximoak 12º eta minimoa 8ºC. Elur mailak ere behera egin eta igande gauerdian 800 metrotan kokatuko da.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak