[KORAPILOA] Josu Barandika: Vatikanora bidalitako testua eta Gogor diskoa

2020-11-03
Josu Barandikak dionez Derioko Seminarioaren okupazioaren ekimenarekin loturik Vatikanora bidali zuten dokumentua gerora Hego eta Ertamerikan ezagutua izan zen “Teologia de la liberación" aren aurrekaria izan zen, ardatz ideologiko nagusiak kontuan hartuta, behintzat. Bertan, eliza pobre, libre, dinamiko eta indigena baten aldarria egiten zen eta testuaren hasieran mezua laburbilduz Okzitaniako Saliège Kardinalaren esaldi bat txertatu zuten: “ Resignarse ante la injusticia sin protestar contra ella, sin luchar, no es digno de un hombre ni de un cristiano”. Era beran, Derioko seminarioaren okupazioan zehar abestutako abestiekin “GOGOR” DISKOA argitaratu zen; senide eta lagunen artean entzuten zena, erdi klandestinitatean, emozioz beterik. Diskoaren barnean, Vatikanora bidaliko Dokumentuaren laburpena, euskaraz, gazteleraz eta frantsesez sartu zen.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak