Bidaiari (Keu Agirretxe feat Olatz Salvador)

2021-03-16
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/-s40-oIZB6k Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music Bidaiari Zergatik ez du begiratu nahi leihotik ikusten dituen lainoez haratago? Geltokien panela azkenetan du eta ezin die berriz bizia eman anden ahaztuei. Ez dut ulertzen ama nola duen nahiago zerbaitekin ez amestu parean mortu badago. Zergatik begiratu behar du haratago behin amestu zuen hori jadanik ez badago? Zergatik du erloju zahar hori jadanik bere arnasa bezala akitua badago? Zenbait dantza motel, ilun bezain goibel eskaintzen dizkiete orratzek momentu hautsiei. Ez dut ulertzen ama nola duen nahiago erloju zahar hori ibili berri bat merke badago. Zergatik du ordea behar berriago momentu gehiago hausteko astirik ez badago? Zergatik nahi dut jakin... Zergatik dagoen horrela. Zergatik bisai triste hori? Zergatik ama? Zergatik? Ez dut ulertzen ama nola duen nahiago maleta zahar hori ibili berri bat merke badago. Zergatik du ordea behar berriago osorik betetzeko astirik ez badago? Ez dut ulertzen ama nola duen nahiago jaka jantzita ibili hemen bero badago. Zergatik du ordea azala askatuko eguzkitan jarriz ere arima hotz badago? Zergatik ez du begiratu nahi leihotik ikusten dituen lainoez haratago? crédits de l’album URA ETA BAKEA, paru le 15 novembre 2019 Musika Keu Agirretxea / Hitzak Aiert Goenaga
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak