Manu Diaz: "Egokitze prozesuaren ostean, emaitzak jasotzen hasteko unea da"

2022-01-24
Gipuzkoako Futbol Federazioko presidente den Manu Diaz izan zen Harmailatik saioan. "Pozik, asko ikasita eta ilusio handiarekin" mintzo da bergararra, karguan daroan urtebetean egokitze lanak eta proiektu berrien hastapenak egin dituztela iritzita. Arlo soziala landu dute gehienbat: futbol egokituko programak, neska entrenatzaileen ikastaroak, etorkinak integratzeko proiektuak... "Egindako lanaren emaitzak biltzen hasteko unea da". Ez die, baina, epe laburreko erronkei muzin egiten; "aurrerapauso bat eman", eta besteak beste, instalazioak hobetzea, entrenatzaileak formatzea, zuzendaritzetan erreleboak bilatzea edota epaile gazteen egonkortzea dituzte begi artean. Hona Xabi Urzelairekin izandako solasaldia.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak