Ubarroien kalejira eta bazkaria Grosen

2022-08-16
Irutxulo.hitza.eus | Donostiako Piratetako Ubarroiak kofradiak Groseraino eraman du Aste Nagusi Pirata asteartean, egun osoko egitarau zabalarekin. Goizean goiz hasi dira, Albardatzera egitasmoarekin; hainbat haur ubarroik hartu dute parte, eta hainbat jolasetara jolastu dira Zurriola hondartzan. Ondoren, trikipoteoarekin auzoko kaleak girotu dituzte, baita bazkarirako berotu ere. Eguerdia ondo pasata zegoenean, Txofre plazan jarritako mahaietan eseri dira hamarnaka ubarroi, eta herri bazkari jendetsua egin dute, jai giro ederrean.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak