Bertsoa aniztasunaren plazan - Jexux Mari Irazu Muñoa

2020-07-09
Bertsoa lau haizetara zabaltzeko ezinbestekoak dira ikus-entzunezkoak. Saioak grabatu, ekoitzi eta zabaldu egiten ditugu. Urtero, 100 bertso ekitalditik gora. "Bertsogintzaren proiekzio soziala lehentasun bat izan da hasieratik Bertsozale Elkartearen proiektuan, kultur diziplina baten garapenean duen garrantziaren jakitun. Sortu eta gutxira, bertso programa iraunkorra jarri zuen abian euskarazko telebista publiko jaio berri hartan. XXI. mendearen hasieran, bertsoa sarean zebilen bertsogintzako komunikabide espezializatuan barrena, eta Euskal Herriko zein nazioarteko komunikazio munduarekin lankidetza sare oso zabala ehundu du. Antxoka Agirrek "Bertsolaritzaren historia: hedabideratzea, eragiletza eta proiektua (1823-2018)" tesian (2019) ondorioztatzen du bertsolaritzaren azken 150 urteetako historian konstante bat dela garaian garaiko bertsolaritza eragileak azti ibili izana bertsoaren eta bertsolaritzaren gizarteratze lan horretan". Jarraitu irakurtzen www.bertsozale.eus atarian. [2020ko udaberria] Bertsozale Elkartea bertsolaritza geroratzeko sortutako gizarte mugimendua da. 1987. urtean sortu zen, eta, bertsolaritzaz arduratzen diren bestelako eragile guztiekin batera, bertsolaritza zaintzea, sustatzea, ikertzea eta haren transmisioa eta etorkizuna bermatzea da beraren egitekoa. Irabazi asmorik gabeko erakundea da, eta kontuan hartzen ditu tokian tokiko hizkuntzak eta gizartearen egoerak eta premiak.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak