KAKA EGINGO DUGU - LOA eta LAIA | Marrazki bizidunak euskaraz

2023-02-22
BOSGARREN ATALA: KAKA EGINGO DUGU Haurrentzat pixoihala edo fardela uztea sekulako aurrerapausoa izaten da. Atal honetan, Loa, Laia, Qiang eta Niko-k, fardela uzteko prozesu hau modu lasaian eta presarik gabe lantzeari buruz kantatzen dute. Guraso zein familiaren laguntza, gidaritza eta animoak ezinbestekoak izango dira modu naturalean eta patxadaz aldaketa egiteko eta pixontzia erabiltzen hasteko. Handitzen noa handitzen, handitzen mundua ezagutzen nire gorputza maitatzen babesten eta zaintzen. Harpidetu▶️ https://labur.eus/loaetalaiagara Entzun▶️ https://labur.eus/loaetalaiamusika Babestu▶️ https://www.loaetalaia.eus #loaetalaia #kakaegingodugu #marrazkibizidunakeuskaraz KAKA EGINGO DUGU Du dubi du, dubi du, dubi du, kaka egingo dugu. Agur pardela agur, agur laster ikasiko dut nik neuk bakarrik komunean agur esango dizut. Astiro-astiro presarik gabe horrela askoz hobe, ondoren garbitu ipurdia leun-leun, suabe-suabe. Du dubi du, dubi du, dubi du, kaka egingo dugu. Handitzen noa handitzen, handitzen mundua ezagutzen nire gorputza maitatzen babesten eta zaintzen. Du dubi du, dubi du, dubi du, kaka egingo dugu. LANTALDEA Abeslariak: Ane Martinez eta Leire Aparicio Musika moldaketak: David Sanchez Damián Zuzendaritza grafiko artistikoa, gidoilaritza, ilustrazioa eta animazioa: Paul Caballero Koordinazioa, gidoilaritza, musika eta letra: Josu Bergara ©Paraxut Produkzioak 2023
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak