Hamaika Telebista Parisen, Lucio Urtubiaren etxean: "Jende asko etorriko da, ez zaudete bakarrik"

2017-12-05
Hamaika Telebista Lucio Urtubia militante anarkistaren etxean da Parisen. Euskal presoen etxeratzearen aldeko aldarria ozen entzungo delakoan da Urtubia: "Jendetza etorriko da Parisa. Sekulakoa da herritarrek egin dutena. Ez zaudete bakarrik. Benetan handia da". Frantziako hiriburuko berri zuzena izango dugu egunotan eta larunbateko manifestazioa zuzenean eskeiniko dizue Hamaika Telebistak goizeko 09:30etatik aurrera hasiko dugun saio berezian. Ekhiñe Atorrasagasti eta Beñat Zarrabeitiak egunotako gertaeren errepasoa egingo dute Bilbotik Parisa bidean diren euskal herritarren agurrei tarte emanez. 11.30etan Parisa joko dugu Montparnassetik euskal hedabideekin batera egingo dugun saio bereziarekin.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak