Astelehen arrunta - Josu Bergara eta Akorde txikiak

2018-05-23
Josu Bergara musikariaren "Asunak" disko berriaren lehen bideoklipa. Ahotsa, gitarra eta musika: Josu Bergara Biolina eta konposizioa: Nerea Alberdi Pianoa: Mikel Nuñez Ahotsa: Irati Bilbao Gitarra: Lüi Young Kontrabaxua: Dani Gonzalez Bateria: Txema Arana Produkzioa: David Sanchez Damián Bideogileak: Gaizka Peñafiel eta Asier Olazar Aktorea: Ane Pikaza Makillajea: Arritxu Eizmendi. Anitzberria. Esker bereziak: K2 taberna. Iñigo Navalón. Antuñano haziak denda. Eduardo Antuñano. Jabier Bergara Ainhoa Tirapu ASTELEHEN ARRUNTA (Letra: Josu Bergara) Hau bai astelehen arrunta, hiri grisaren magalean, semaforoak dardarka, gorria zure ezpainetan. Kafea beti ebakia, alboko tabernaren barran, ederto saldu ziguten, asfaltoaren sukarra. Begiak itxita, hiru segunduko amets laburra. Konturatu zara, gaur bai, gaur dela eguna. Eta mundua biraka, goizetik gauera, izarrak tatuajean dantzan, zeure besoetan. Eta urrutira begira, harrapatzen zaitudanean, bizitza azkarregi doa bizitza azkarregi doa eta mundua biraka. www.josubergara.eus Kontratazioa: info@taupaka.eus I (+34) 688 840 713 www.taupaka.eus
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak