Biktimaren sinesgarritasuna zalantzan jarri dute talde bortxaketaren epaiketan

2017-11-23
Gertu dago azaroaren 25a, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna. Eta halako datetan ohiko den uholdea hasi da berriro: gaiari buruzko adierazpenena. Instituziotatik eta bestelako erakundeetatik, ugari ari dira halakoak zabaltzen. Iazko san ferminetako taldeko bortxaketaren epaiketak eragin du, besteak beste, indarkeria matxistaren gaia hedabideetan egotea. Hamaika Telebistan, Gurean Gaur plus saioan landu dugu gaia, Jone Goirizelaia EH BIlduko legebiltzarkide eta abokatuarekin, eta haren iritziz, biktimaren sinesgarritasunari kalte handia egin zaio. Gai horri eta egunak utzitako beste zenbait albisteri erreparatu diegu gaurko lerroburuetan.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak