Ikasi euskara: hitzen ordena esaldian

2019-03-12
Euskara ikasten hasi zara eta esaldien egiturarekin zoratzen hasia zara. Lasai egon, esaldien egitura ulertzen duzunean gauzak askoz errazago ikusten dira eta. Gaurkoan adibide batzuk azalduko ditugu eta ziur nago bideoa ikusi ondoren gauzak beste era batera ikusteiko dituzula. Esaldien ordenaren inguruan asko dago esateko, eta gaurko adibideak azaleko azalpenak izango dira, badakit ehuneko ehunean ez direla zuzenak eta gauzak sakonago azaldu behar direla, Baina euskara ikasten dagoenarentzat sarrera aproposa izan daiteke. Pare bat ideiarekin geratzea gustatuko litzaidake. 1.Sarritan pentsatzen da, euskaraz aditzak esaldiaren amaieran jartzen direla, eta ez da horrela izan tradizio idatzian. 2. Esaldi laburretan aditza atzetik egon arren, gomendagarria da esaldi luzeetan aditza aurrerantza botatzea, esaldia hobeto ulertzeko. https://euskarasatorra.blogspot.com euskarasatorra@gmail.com
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak