Greba feministarako Eusko Jaurlaritzak ezarritako gutxieneko zerbitzuak salatu dituzte sindikatuek

2018-03-06
Emakumeon Nazioarteko Egunaren bezperetan gaude, eta ohikoa denez, biderkatzen ari dira berdintasunaren aldeko mezu publikoak. Eusko Jaurlaritzako bozeramaile Josu Erkorekak, adibidez, berdintasunaren alde hainbat eratara egin daitekeela esan eta gizarteari inplikatzeko eskatu dio. Hain justu, ostegunerako dago greba deialdia eginda, eta ordurako ezarriko dituen gutxieneko zerbitzuen berri eman du Eusko Jaurlaritzako Lan eta Gizarte Gaietarako Sailak, eta grebarako deialdia babestu duten sindikatuek salatu egin dute erabakia, bermatuko den zerbitzua neurriz gaindikoa dela iritzita.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak