Oroitzapenak esnatu naute (Esti Markez)

2020-11-04
Karaoke hau ahotsik gabe: https://youtu.be/DkEuPqWStmc Euskal Karaokeen bilduma, KARAOKETEKA: https://txantxangorria.eus/?page_id=2873 http://www.txantxangorria.eus/ https://www.youtube.com/user/Euskalkaraokeak Euskal musikaren txokoa karaoke formatuan. Basque music OROITZAPENEK ESNATU NAUTE Hitzak eta musika: Esti Markez Gogoratzen naiz, udazkeneko egun hits bat zela. Zu eta biok, hain pozik lagun artean geundela. Oroitzen zaitut, hain alai eta zoriontsu zinela. Oroitzapenek esnatu naute Ametsetan nengoela Alboan sentitzen zaitudan arren ohartu naiz ez zaudela. Esperantzari utz iezaiozu Landatzen hazia desioa bilakatu ilusio erauntsia Maitasuna izan daiteke mingots garratz ta gazia Oroitzapenek esnatu naute... Denborarekin bihurtu zara bihotzean orbain Maite zintudan guztiak Ez du deus balio orain Itzulera amestuko dut jarraituko dut zure zain. Oroitzapenek esnatu naute... Orain soilik geratzen zait gutaz idaztea muxu, laztan eta irriak Ez da erraza, ahaztea Gogorra, latza ta zaila da joan zarela onartzea Oroitzapenek esnatu naute...
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak