Sondikako historia 3: Bizimodua

2019-06-24
Esaera zaharrak besterik dino "Derio eta Zamudio, Sondika eta Loiu, asko erein eta gitxi koiu", baina ezin da ukatu Txorierriko herriak izan dirala luzaroan be Bilboko ortu eta solo. Batutako barazki eta indaba gehienak, 1942. urtean Sondikan 5.000 kg indaba batu ei ziran, Bilboko merkatuan saltzeko ziran. Sondikako emakumeak makinatxu bat joan-etorri egin dabe urira bendejea eta esneak saltzen. Edozelan bere, Sondikan industrializazinoa XX. mende-hasierarako indarra hartuta egoan Sangroniz inguruan eta nahiz eta nekazaritzea guztiz baztertu ez, 30ko hamarkadarako, urtenbide ekonomiko barriak bilatu eta sondikoztar asko eta asko baserriko eta fabrikako lana txandakatzen hasita egozan. 1950etik aurrera, ostera, industriagintzaren goraldi barriagaz lurgintzak beherakada itzela igarri eban eta sondikoztar gehienak fabriketako soldateagaz bizi ziran. Baina izan dira herrian beste lanbide batzuk be. Sangronizen kantarea egoan, harrobia, Asuan teileria, eta orain eleizea dagoan ondoan gabarrak egiteko ontziolea be ezagutu dabe lekukoek. Zelan edo halan bizimodua aurrera atera behar!
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak