'Mikrouhinak': Laboaldiaren laburpen bideoa

2018-12-04
Azaroaren 20 eta abenduaren 1a bitartean Laboaldia ospatu zen Azpeitian, Azpeitiko Kultur Mahaiak eta Kulturaz kooperatibak antolatuta. Azaroaren 23an Alaitz Aizpuruk "Laboaren begiak" liburuxka aurkeztu zuen; 24an murala margotu zuten herriko margolariek mulara margotu zuten Goiko kalean; 27an "Laborean kateak: iragana eta oraina, zilbor-heste" hitzaldian izan zen Betharrametako udal aretoan Ana Gandararen eskutik; 28an "Non dago Mikel Laboa?" hitzaldia eskaini zuen Josune Albisuk areto berean; azaroearen 30an, arratsaldean Zumetaren estudiora txangoa egin zuten, eta gauean, berriz, "Laboaren belarriak" entzunaldi eta solasaldia izan zen Gaztetxean Ibon RGren eskutik, eta, abenduaren 1ean, azkenik, herriko dozenaka musikarik "Laboa 11 ahotsetara" kontzertua eskaini zuten Sanagustin kulturgunean. Ekimen guztietako irudekin, #mikrouhina osatu dugu.
Banatu bideo hau
Kanala
Bideoaren rankinak
hilabetea
116
urtea
1382