Martxan da Aratusteetako argazkien lehiaketa

2019-03-01
Martxoaren 1etik 5era bitartean bidali daitezke Goienara Aratusteetako argazkiak; Whatsapp edo Telegram bidez 688 69 00 07 zenbakira. Jasotako argazki guztiak goiena.eus-en argitaratuko dira, Aratusteen kanalean. Parte hartzaile guztien artean otarre eder bat zozketatuko da, Aretxabaletako Jon harategiaren eta ​Hankabeltz urdaitegiaren eskutik. Bidali zure argazkiak eta eskuratu lagunartean edo familian partekatzeko otarre bikain bat. Zozketa martxoaren 6an egingo da jasotako argazki guztien artean. Zenbat eta argazki gehiago bidali, orduan eta aukera gehiago izango dituzu otarrea irabazteko.
Banatu bideo hau
Bideoaren rankinak